2009/04/07

Paul Goodman Biografia






PAUL GOODMAN
(1911-1972)
Gestalt Terapiaren Fundatzaileetako bat

Gestalt Terapia XX.mendearen erdialdean jaio zen. Sortzaileen artean, Paul Goodman izan zen Terapia Gestaltikoaren Teoria formulatzearen erantzule, hitzetan bihurtuz. Garai hartan, Goodman ez zen oraindik terapeuta, baizik eta idazle, Freud-en arabera psikoanalistarik hoberenak sortzen zituen espeziea. Hau dela eta, "Gestalt Terapia" idazteko pertsonarik egokiena bihurtu zen. Hala ere, oso zaila da Goodman-en izena ezagutzen dutenek, terapeuta edo idazle bezala ezagutzea, bai ordea kritika sozialean murgildua zegoen bat bezala. Gustora ez zeuden gazteen defentsan "Growing Up Apsurd"-en jardun zuen, generazioen borroka piztu zuelarik 60.hamarkada aldean eta "Sistema Antolatuari" egindako kritika erabilia izan zen politikari ezkertiarren aldetik defentsa moduan.Kontrakulturako ikurretako bat
Paul Goodman 1911ean jaio zen. Manhattan-en hezitako haur txiro eta judutarra izan zen. Aita antikuarioa zen eta lehenengo hiru semeak pobrezian hazi izandu ziren. Paul jaio zen unean, aitak Buenos Aires-era aldegin zuen emakume batekin eta ama altzari baliotsu gutxi batzuekin utzi zuen, honek eragin zuelarik semeak pobrezian haztearen gazitasuna. Paul-en ama lanean hasi zen eta hiru ahizpak txandakatzen ziren anaiak zaintzeko.
Paul Goodmanentzat aitarik gabe hazteak, bere biziko formakuntza izan zen.
Paul eskolara joaten hasi zenean, seme bakar moduan zuen bere burua, bere anaietako bat hil izanak eta besteek zazpi eta hamar urte bitarteko aldea izanak sortua. 
Zazpi urte zituela, bere ahizpak bere lehen poemak gordetzen hasi zen. Ikasketetan beti notarik hoberenak atera izan zituen. Dohako heziketarik onena jaso zuen, lehen oinarrizko eskolatik goi mailako eskola normalera, Manhattan-eko ahur eskola publikora, Townsend Harris Hall eta azkenik City College-ra Nueva Yorken.
Unibertsitatean graduatu ondoren, Goodman bizitzarekin eta jakinduriarekin maitemindurik zegoen.
Lan txiki batzuen ondoren, Goodmanek, filosofia eta heziketaren bidetik jo zuen, gerora bere ideia hauek praktika psikoterapeutikoan agertuko dira. 1936an, Goodmanen bideak aldaketa bat eman zuen Richard McKeon-en eskaintza bat zela eta, azken honek Kolumbia utzi zuen Chikagoko Unibertsitatean dekano izateko lan aukera izan zuenean, eta berak Goodman gonbidatu zuen berarekin lan egin zezan. Hemen bere lehenengo emaztearekin maitemindu zen, hiru urte beranduago, Mendebalde erdialdean bere alaba Susan jaio zen. Aldatu egin ziren gauzak ordea 1939-an, kanpusean zuen jarrera zela eta unibertsitatea uztea "gomendatu" zioten, honela Manhattan-era itzultzeko aprobetxatu zuen. Ez zion inoiz utzi poemak, ipuinak, antzerkiko obrak idazteari, informeak azaldu eta testuak idazten zituen bitartean. Horrela, bere tesia egiten hari zen bitartean, "The Empire of City" nobela idazten hasi zen.
1942. urtearen hasieran, denak harriturik gelditu ziren Goodmanek familia berri bat osatu zuenean, ikasle zuen neska gazte bat izan zen emazte, Sally Ducksten, 20 urte inguru zituen, eskolako idazkari bat zen, umezurtz aita aldetik eta ondorioz, internatu katolikoetan hezia. Ez zen bere lehenen emaztea bezain bohemioa, Sally emakume independentea zen, gainera moraltasunaren eta justiziaren zentzu sutsua zuen. 1945eko martxoan, Susan-nekin Manhattan-era bizitzera joan ziren.
Goodmanek 35 urte zituen eta bere bizitzaren momenturik hoberenetako batean aurkitzen zen, sorkuntzaren momenturik gorenean, eta honi, semearen jaiotza gehitu zitzaion. 
Goodmanek psikoterapiaren inguruan zuen interesa nerabezaroan hasi zitzaion, ikasteko zuen gogoarekin bat. Freud irakurri zuen bere jarraitzaleekin batera, Aristoteles, Kant, Koppotkin eta Dewey. Reich, Lowen-en gaixoa izan zen, bere nobelak gero eta psikologikoagoak ziren ("Parens Day", "Don Juan", "The Dead of Spring").
1950.urtearen hasiera aldera Friedrich S. Perls ezagutu zuen, psikiatra alemana, Nueva York-era heldu berria zen, Hegoafrikan urte batzuk bizi izan ondoren, naziengandik hiesi. Perls-ek liburu bat idatzi nahi zuen Hegoafrikatik ekarritako nota batzuek erabiliz, baina jakinik ez zela oso trebea idazten (jada idatzia zuen " Yo, Hambre y Agresion" arrakasta handirik gabe) bere begiak Paul Goodmanen jarri zituen. Perls eta Goodman adoz zeuden zenbait akats zeudela metodo psikoanalitikoanhori zela medio eta diru faltan medio, Perls-en eskakizuna onartu zuen, liburua idatziko zuen. Euren arteko erlazioa oso zaila izan zen, biek baitzuten izaera gogorra eta biei kostatzen zitzaien ideiei men egitea. Laurak Perls, bakea ezartzen saiatzen zen baina ez zen luzarorako izaten. Hala eta guztiz ere, euren arteko emaitzak emankorrak izaten ziren. Goodmanen anarkismoak desberdintzen zuen. Bien arteko kolaboraziotik, liburu bat atera zuten "Terapia Gestalt: Excitacion y Crecimiento de la personalidad Humana", terapia berri baten hasiera zen, Gestalt Terapia.
Liburu hau amaitu ondoren,Goodman eta Perls ez ziren gehiago ikusi. Paul-ek, Laura Perls-ekin kontaktuan jarraitu zuen eta Gestalt Terapia sistematizatzen hasi ziren talde batekin. Formaziorako talde batzuetan parte hartu zuen, urte batzuetan terapia egiten jardun zuelarik, baina azkenean Goodman pedagogira bueltatu zen eta idazten jarraitu zuen. 60. hamarkadan famatua bihurtu zen ikasleen protestetako mugimenduan eta famatua izaten jarraitu zuen hil harte. 
Esan dezakegu, 40 urte zituela, Goodmanek oraindik gaztetzat zuela bere burua; Goizero zerbait idazten zuen, Manhattan-eko kaleetan zehar ibiltzen zen Walt Whitman baten moduan Hudson inguruan paseatuz, tabernetan ibiliz eta eskubaloian jokatuz. 
1972-ko Abuztuak 2an hil zen bihotzekoak jota 71 urte bete berri zituela. 1967an bere semea Mathew hil zen eta gertakizun honek bizi guztirako lur jota utzi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario