2009/04/07

Laura Perls Biografia



LAURA PERLS
(1905-1990)
Gestalt Terapiaren fundatzailetako bat

Laura Perls-en jatorrizko izena Lore Posner zen, Pforzheim-en (Alemania) jaio zen, psikologia ikasi zuen Frankfurt and Main unibertsitatean eta zientzietan doktoratua jaso zuen. A.Gelb, Kurt Goldstein, Max Wertheimer, Paul Tillich eta Martin Buber filosofoak izan ziren bere irakasleetako batzuk.
Frakfurt-eko institutu Psikologikoan lanean zebilela Fritz Perls ezagutu zuen, hau ere bertan ari zen lanean, biak Golstein-en laguntzaile bezala zebiltzan. Psikoanalista bezala formazioa amaitu ondoren, Frida From-Reichman-kin bere analisi didaktikoa hasi zuen eta geroago Karl Landauer-ekin. Ondoren psikoanalista bezala hasi zen lanean Berlinen zuen kontsultan, Otto Fenichel-ekin gainbegiratua egiten. Baina nazismoa indarrera igo ondoren, 1933an Fritz Perls-ekin ezkondua zegoen iada, Amsterdamera ihesi zuten eta geroago Hegoafrikara.
Hegoafrikan, bai berak eta bai Fritz-ek, psikoanalista lanean diardute eta erlazio ona mantentzen dute Smuts-ekin (garai hartan Hegoafrikako gobernuko lehen ministro zelarik) eta Hegoafrikako zenbait intelektualekin. Mementu honetan hasten dira Gestalt Terapiaren lehenengo pausoak ematen, "Kontzentrazioaren Terapia" izenarekin ezagutzen delarik, psikoanalisiaren kritika bat izango da, honekin batera bere lehenengo liburua argitaratzen da: "Ego, Hunger and Aggression” (1), Fritz-ek bakarrik sinatua baina bien artean pentsatu, teorizatu eta idatzia. Liburuaren lehenengo edizioan, nahiz eta Fritz-ek Lauraren aportazioa komentario soilak bezala kontsideratu, eskuartean zuen teoria antolatzeko ezinbestekoak izan ziren. Zati batzuk Laurak idatziak izan zirela aitortu zuen.
Perls-ek Estatu Batuetara emigratzea pentsatu zuenean, Laura Hegoafrikan geratu zen euren bi seme-alabekin, Renate eta Stephen. Baina 1947an, Laura eta seme-alabak Fritz-engana itzuli ziren, Manhattanen zeuden hainbat psikoterapeuta errefuxatuekin batera lanean hasiz. Berehala, Fritzek zituen gaixorik pobreenak pasatu zizkion.
Laura Perls beti izan zen emakume independentea. Hamazazpi urtez gizon atorrante eta profeta batekin ezkondua egonik, bera bakarrik moldatzen ikasi zuen. Bietako inork ez zuen sufritu denbora luzez bananduak egotean, Laurak bere bizia zuen, eta baita Fritzek ere. " Mundu paraleloetan bizi ginen" - zioen Fritzek, maitasun eta haserraldietan esperientzia gutxi izan zuten. Laurak ez zuen inoiz ukatu.
Fritzek izan zituen "terapia berriaren" zenbait ideia, askotan bere irakasleen aurka azaltzen zen. Lauraren lehenengo aportazioa oinarri kultural eta etxeko lanei buruzkoa izan zen. Ez izan arren medikua, Fritzek baino kultura gehiago zuen. Psikologia eta psikoanalisia ikasteaz gain, Gymansium-ean klasikoak ikasi zituen eta filosofi modernoa (Husserl eta Heidegger). Grekoa eta latina irakurtzen zituen, literaturaz eta musikaz zekien, dantzaria eta ama zen.
Fritz eta Laura ideia berdinetara iritsi ziren bide ezberdinetatik. Fritzek, Reich-ekin egin zuen lanetik etekinak atera zituen, Laurak berriz, mugimenduaren ikuspuntutik eta Dakroze eta Loheland dantza modernoetatik. Fritzek "erresistentzi oralak" delako kontzeptua formulatu zuen, ikuspuntu freudiarrari kritika moduan, bitartean Laurak xurgaketa, hozka egitea eta murtxikaketa ulertu zituen bere seme alabei ditia eman ondoren. Garai hartan, Fritzek eserleku analitikoa erabiltzen zuen, Freudek egiten zuen bezala gaixoaren begibistatik aldenduz. Laurak aurpegiz aurpegi egiten zuen lan eta norbaitek etzanda egotea nahi bazuen lurrean esertzeko zioen.
1951ean "Gestalt Therapy: excitement and growth in the human personality" (2) argitaratu zen, Perls, Goodman eta Ralph Hefferlineren kolaborazioaz. Laurak ere parte hartu zuen bost kolaboratzaile gehiagorekin batera; Honela azaldu zen Gestalt Terapia. Momentu honetan Fritz bidaiatzen hasi zen "erakusketa" modukoak eginez, baina arrazoi pertsonalak zirela eta “Mendebaldeko Kostara” joan zen eta mugimendu hippy-aren gurua bihurtu zen. Laura berriz, Paul Goodman, Isadore Fromm eta beste batzuekin batera, lehenengo Gestalt Institutua izango zena funtzionamenduan jarri eta mantentzen saiatzen zen.
Nueva York-eko Terapia Gestalt Institutua paradisu bilakatu zen, filosofo, psikologo eta 50. hamarkadako ameriketako pentsalarientzat.
Joan den mendeko 80.hamarkada erdialderarte Laurak ekintzak zuzentzen eta institutuko formazioarekin jarraitu zuen. Tamalez, ez zuen inoiz libururik idatzi, artikulu gutxi batzuk bakarrik eta ez zuen elkarrizketarik baimendu.
Azkeneko urteetan Alemaniara aldera bidaiatzen hasi zen eta bertan hil zen 1990. urtean.
Gutxi idatzi zuen eta argitaratutako liburu bakarra Viviendo en los límites da.
Ez zuen bilatzen famatua izatea eta asko gustatzen zitzaion egiten zuena. Berarekin batera, Gestalt Terapiak emakume koherente eta sutsu bat galdu zuen, "konpromisua", "laguntza" eta "eman-jaso" esaeren gain lan egiten zuena.


(1) F. Perls (1975) Yo, Hambre y Agresion. Libros del CTP. Ferrol. Sociedad de Cultura Valle-Inclán.
(2) F. Perls, R. Hefferline y P. Goodman (2002) Gestalt Terapia: excitacion y crecimiento de la personalidad humana. Ferrol. Sociedad de Cultura Valle-Inclán.
L. Perls (1994) Viviendo en los límites. Promolibro. Valencia 
L. Perls (1994) Viviendo en los límites (reedición. (2001) Plaza y Valdes. Mexico.

No hay comentarios:

Publicar un comentario