2012/10/04

Paseatzen nabilela



Ibilian pausoak barruan sentitzen ditut, kalatxorien hegaldi liraina haizearen ariman sendo sentitzen den moduan
Zerbait ulertzen hasia nago. Susmoa dut, baina ez dakit zer den. Ahaztu bezain laster ohartzen naiz biziarekin lotzen nauena isilean ezkutatzen dela. Hor uki dezaket bere taupada. Orduan bai; dena jartzen zait bere tokian, naiz eta toki hori sekula ez egon leku berean.
Mugikmendua eta bizia joan-etorrian. Dena aldatzen da, baina isiltasunean beti ukitzen dut presentzia bera. Ez da ezer aldatzen beraz; azalekoa bakarrik.
Itxura bai, aldakorra ohi da etengabe. Baina marmarra hor dut beti, nire gorputzaren sakonean tokia egin nahirik. Lortzean barea heltzen zait oinazpirarte, biziaren lurrina sentitzen dudan einean.