2009/06/25

Karen Horney Biografia


Karen Horney

(1885- 1952)

1885eko irailak 16an jaio zen, Hamburgotik gertu, Alemanian. Bere gurasoak Clotilde eta Berndt Wachels Danielson ziren. Aita, Berndt, ontzi kapitaina (Di Caprio, 1997), gizon erlijiotsua eta autoritarioa zen eta ama, Sonni, ezaguna, hiritarragoa eta Berndten bigarren emaztea. Karenek anaia zaharrago bat zuen, aita bezala Berndt izenekoa, aitaren aldetik zituen anaiordeei bezala, bihotzez maitatu izan zuena.

Bere haurtzaroan zehar, Horney-k uste zuen bere aitak nahiago zuela bere anaia zaharra Berndt. Ez zen horrela ordea, garaiko ontzi kapitainek ez bezala, aitak opari ugari ekartzen baitzizkion eta gainera hiru bidai luzetara berarekin eraman zuen. Hala ere, aitaren maitasunik gabe sentitu izan zenez, amari atxikitu zitzaion modu berezi batean.

Bederatzi urte zituenean bere bizi estiloa aldatu zuen, antsiati eta bihurri bihurtuz. Ezin izan zenez polita sentitu, azeri bilakatzea erabaki zuela aipatu zuen (Boeree,1997), bera neska polita izan arren. Garai honetan bere anaiarekin maitemindu zen eta anaia, horretaz konturatzean, neskatoarengandik aldendu zen. Gertakizun honek depresio handi batean murgildu zuen Karen, bizitza guztian zehar mantenduko zen arazo bilakatu zelarik.

Helduaro haseran estresaldi urte batzuk igaro zituen. 1904ean bere ama bere aitarengandik banandu zen eta Karen-en eta Berndt-en zaintzaren ardurapean utzi zuen. 1906ean medikuntza eskolan hasi zen, bere aitaren nahien eta garaiko gizarte politikaren iritzien aurka. Bitartean, Karen-ek Oscar Horney, zuzenbide ikasle zena ezagutu zuen eta 1909an ezkondu egin ziren. Hurrengo urtean, 1910ean, Karenek Brigitte izeneko haurra izan zuen, eduki zituen hiru alabetatik lehena. Karen, bere aitaren berdina zen gizon batekin ezkondu zen; Freudek aurresan ahalko zuen bezala. Oscar, Karenen aita kapitaina bezala, agintaria eta estriktoa zen bere alabekin. Karenek ez zuen horretan eskuhartu, nahiz eta ez egon ados horrekin. 1911an bere ama, Sonni, hil zen. Beraz, kolpe indartsu hauen ondorioz, psikoanalisian murgildu zen (Boeree,1997).

Karen eta bere alabak Oscarren etxetik beste etxe batera aldatu ziren 1926an eta lau urte geroago EEBB-etara joan ziren, Brooklyn-era hain zuzen ere. Garai horretan Brooklyn munduko hiriburu intelektualena kontsideratuta zegoen, Alemaniako judu errefuxatuen eraginagatik. Bertan Erich Fromm eta Harry Stack Sullyvan intelektualen lagun egin zen, azken honekin erromantze bat izan zuelarik. Bertan, edukitako psikoterapeuta experientzietan oinarrituta, neurosiari buruzko bere teoriak garatu zituen. 1932an Chicago-ko Institutu Psikoanalitikoko zuzendari izendatua izan zen. 1934an Nueva York-eko Institutu Psikoanalitikoaren parte izatera heldu zen. Bere lehen lan garrantzitsuenetarikoa “Gure garaiko nortasun neurotikoa” 1937an argitaratua izan zen (Boeree,1997).

1922 eta 1935 urte artean K. Horney-k hamalau lan idatzi zituen. Lan hauetan Freuden tendentzia antifeministaren aurka agertzen zen eta diferentzia sexualetan eta psikologia femeninoan determinante sozialak gainjartzen zituen biologikoen aurrean (Hothersall,1997). Arrazoi honengatik Horney-k 1941ean Psikoanalisiaren Aurrerakuntzarako Asoziazioa sustatu zuen eta 1942. urtetik aurrera Nueva York-eko Unibertsitatean irakasle izan zen. 1945ean “Gure barneko Gatazkak” idatzi zuen eta 1950ean “Giza Garapena eta Neurosia” (Heartfield, 2000).

Karenek bere heriotzaren egunerarte, 1952ko abenduak 4a, praktikatu, irakatsi eta idatzi zuen (Kannel, 2000). “Psikologia Femeninoa”, bere azken liburua, 1967an argitaratu zen, bere heriotza eta 15 urte geroago. (DiCaprio, 1997).

2009/06/18

Victor Frankl Biografia


Victor Emil Frankl

(1905- 1997)

Vienan jaio zen, 1905eko martxoak 26an. Unibertsitateko ikasle zenean eta gizarte gaztedi organizazioetan murgildua zegoenean Frankl psikologia arloaz interesatzen hasi zen.

1930ean medikuntzako doktoratua atera zuen eta suizidio intentuak zituzten emakumeen tratamendurako dedikatutako sala bat asignatu zioten. Naziak boterera iritsi zirenean, 1938an, Frankl Rothchild Hospitaleko, garaiko hospitale judu bakarra, Neurologia departamentuko buru zen.

Baina 1942an, bera eta bere gurasoak, Pragatik gertu zegoen kontzentrazio kanpo batera deportatuak izan ziren, “Theresienstadt-era” hain zuzen ere.

Frankl lau kontzentrazio kanpotan egon zen, Auschwitz-ekoan ere, 1942 eta 1945 urteen artean eta Holokaustoa gainditu zuen, bere guraso eta familiarrek ez bezala, kanpo hauetan heriotza aurkitu baitzuten.

Jasandako min eta oinazeen ondorioz, Frakl-ek psikoterapiarako gerturapen iraultzaile bat garatu zuen.

1945ean Vienara bueltatu zen eta berehala “Viena Policlinic Hospital-eko” Neurologia Departamentuko buru egin zuten, 25 urtetan posizio hori mantenduz. Neurologiako eta psikiatriako irakasle ere izan zen.

Analisis existentzialari eta logoterapiari (psikoterapia) buruzko bere 32 liburuak, 26 hizkuntzatara itzuliak izan dira eta 29 doktoratu lortu zituen munduko unibertsitate ezberdinetan.

1961etik aurrera EEBBetako Harvard, Stanford, Dallas, Pittsburg eta San Diegoko unibertsitateetan irakasle izan zen.

“Ameriketako Psikiatria Elkartearen” Oscar Pfister saria irabazi zuen eta europako herrialde ezberdinetako ohoreak ere jaso zituen.

85 urte bete bitartean Vienako Unibertsitatean irakatsi zuen.

Victor E. Frankl 1997ko irailak 3an hil zen, bihotzak huts egin zionean, bere emazte Eleonore eta alaba Gabriele Frankl-Vesely utziz.