2012/10/04

Paseatzen nabilela



Ibilian pausoak barruan sentitzen ditut, kalatxorien hegaldi liraina haizearen ariman sendo sentitzen den moduan
Zerbait ulertzen hasia nago. Susmoa dut, baina ez dakit zer den. Ahaztu bezain laster ohartzen naiz biziarekin lotzen nauena isilean ezkutatzen dela. Hor uki dezaket bere taupada. Orduan bai; dena jartzen zait bere tokian, naiz eta toki hori sekula ez egon leku berean.
Mugikmendua eta bizia joan-etorrian. Dena aldatzen da, baina isiltasunean beti ukitzen dut presentzia bera. Ez da ezer aldatzen beraz; azalekoa bakarrik.
Itxura bai, aldakorra ohi da etengabe. Baina marmarra hor dut beti, nire gorputzaren sakonean tokia egin nahirik. Lortzean barea heltzen zait oinazpirarte, biziaren lurrina sentitzen dudan einean.

2010/07/05

Domeka goizeko kontuak

Etxean geratzea erabaki nuen. Denbora txarra zegoen kalean. Euria, hotza, goi-tapatua eta ezohizko isiltasuna.

Horrela hasi nintzen idatzi honekin; zerbaiti kolpe nahian, eguarldi triste haren baitan ez jausteko asmoz.

Altza eta lehiotik begirada labur bat bota nuen, kanpoan zegoena nola zegoen baieztatzeko. Agian hobekuntza apurren bat izan zitekeelakoan, baina kaleko iluntasunaz argi kargututa…, gezurretan akaso,

Ku-ku bat kanpora eta nire barruko lehioa ireki zitzaidan. Neuri ere gaurko eguraldi honen aurpegia islatzen zait noizbehinka. Ilun, triste, isilik eta bakarrik, nor ez da sentitu izan batzutan?

Agian, eramangarriagoa lirateke hotzik eta hezetasunik ez balego. Hortan datza aldea: hotza eta hezetasuna.

Sentipen bigunak likidoak dira, inoiz lurrintsuak ere; lasaiak eta sakonak beti. Baina termometroak beheko solairuak bisitatzeko bidea hartzen duenean, dena gizontzen zaigu, bihotza eta animua, batez ere. Gogortuta eta dardaratan egoteko gauza baino ez garela, joaten zaizkigu minutuak.

Haizea dabil dinbi-danba, balkoietako zein teilatuetako ertzetan bere soinia afinatzen.

Nola egin dezake soinu ikusi ezin daitekeen zera batek?

Nola egin diezadake mesede irudika dezakedan lastanak?

Barruko begirada, barrua miatzen; bere parajeak bisitatzera, kontsolamendua aurkitu nahian.

Kepa Torreldea

2010/04/14

Mugetan Geldirik

Goizetan iratzargailuaren txirrina ez dugu lagun, jakin arren guk bezperan ipinitako bitartekari hutsa dela. Bere soinuari, ametsetan murgilduak garela antzematen diogu, urruneko bapora batzutan edo goizeko kotxe-gidariok laneratzerakoan sortzen dugun kontzertu zaratatsua,bestetan.

Begi bat estalita oraindik, bestea erruki bila, egunerokora ku-kua egitera ausartzen gara. Une horretan, hain maitatuak ditugun amets goxoetatik irtetzerakoan soinu haren erreklamura, hartu behar izaten dugu eguneko lehen erabakia: “arre edo iso”.

Une hori magikoa da erabat. Agian erabakia bera hartu beharrak egiten dio gerizpa bere balioa gurmatzen diolarik, uneari berari.

Egunean zehar une magikoak edukitzen ditugu, hainbat. Berauetan dago bizirik, taupadaka biziaren jarioa. Matematikalariek “inflexioa puntua” deitzen diote eta informatikalariek berriz, “artxiboen birkonfiguraketa”.

Ulergarriago egin dadin, ziento bat adibide jar ditzakegu eta guztiak eguneroko gauza txikietan ikus ditzakegunak.

Hor dugu kortxoaren kasua. Uretan ipiniz gero, konturatuko gara erdiguneko munduan bizi dela: lehorrean naiz uretan, arrantzaleak bezala, baporak eurak bezala. "Ez han ez hemen" bizi da kortxoa; gu geu ametsetatik egun argira bueltatzerako unean bezala.

Haur baten jaiotza, lagun baten agurra, berri baten ezustekoa, azkenengo “fletxasoa”, eta abar. Hauek guztiak izan daitezke, ikusmira egokiaz begituz gero, azaldu nahi dudan fenomenoaren isla.

Mugarri diren momentu horietan egiazkoa den zerbait gertatzen da. Erreferentziak zapuztu egiten zaizkigu eta biluzik sentitzen gara, babes gabe, zerbaiti golpe beharrean, gure barne-azala azpikoz-gainera eta eskutuan daramagun arima ageri.

Une hauetara heltzerakoan ez dugu biderik asmatzen. Akaso, ahal denik, bertan egotea izan daiteke bide egokia, zerbait berria ager baitaiteke.. Sentimentuak garbiago usaintzen dira eta biziaren erdia gertuago nabaritzen zaigu, eta baita bere barne-mugimentua ere.

Mugalari konbentzitua naiz, mugan ez dagoelako “nirea eta zurea", nork bere urratsen jabe delako, nork bera aztarna propioen ikerlari bihurtzen delako, nahi eta nahi ez, eta galduta sentitzen naizelako..., inoiz baino presenteago nagoelarik.

2010/01/20

Ralph Franklin Hefferline Biografia



(1910 - 1974).

Hefferlinek Gestalt Terapian ekarpen esanguratsuak egin baditu ere, bere izena ez da oso entzuna gaur egungo Gestalt Terapeuten artean. Gestalt Terapia liburuko lehen zatia esaterako, berak idatzi zuen; Perlsek, ordea, ez zuen bere autobiografian harekiko inongo aipurik egin, ez eta Gestalt Terapia Verbatim liburuan, Hefferlinek konduktismoa erasotzen duenean ere.

Ralph Hefferline 1910eko otsailaren 15ean jaio zen, Muncien, Indiana estatuan. Evansvillen (Indiana) hasi eta Okmulgeen (Oklahoma) amaitu zituen derrigorrezko ikasketak 1927an. Honen ostean, hainbat opera ekoizpenetan ibili zen eta Daily Oklahoman eta Oklahoma News aldizkarietan kazetari gisa jardun zen. 1930ean, New Yorkera joan eta hurrengo urtean, Columbia Unibertsitatean izena eman bazuen ere, lanerako premia handiagoa zuen; ondorioz, ikasketak eten behar izan zituen, detektibe istorioak idazten hasi zen, idazkari moduan ibili zen eta eszenografia munduan ere lanean aritu zen. 1941an, Psikologian lizentziatzea lortu zuen Columbiako Unibertsitatean.

Ikasten zebilen garai haietan, Fred Kellerrengandik klaseak jaso zituen; Honek lana eskaini zion lizentziatura amaitu bezain pronto, Psikologiako Departamentuan lan egin zezan. Hartara, errefortzu teoriarekiko zuen jakinminari bide eman ahal izango zion. Bere nahia une hartan bete ez arren, 1941ean graduondokoa lortzeari ekin zion. Sasoi hartan, Kellerrekin psikologiaren historia ikasi eta Henry E. Garretekin estatistika klaserako laguntzaile izateko parada izan zuen. Azken hau, 1942an, Hefferlineren Master Tesirako zuzendari izan zen eta hurrengo urtean biek sorturiko artikulu bat plazaratu zuten, “Koloreak giza ongizatean eragina du” izenekoa.

1947an doktoradutza lortu zuen. Kellerren iritziz, Hefferline ‘xehetasunaren deabrua’ zen, izan ere, proiektu ezberdinetan bete betean murgildu bai, baina bere emaitzak hutsaren hurrenak suertatzen ziren . Buruhauste askoren ostean, tesia idazten amaitu zuen: arratoiekin egindako esperimentu batzuei buruzko idatzia hain zuzen ere. Esan liteke, esperimentu hauek Hefferlinen pazientzia eta sakontasunaren isla direla.

Columbia unibertsitatean irakasle izan zen eta nahiko ibilbide tradizionala jarraitu zuen: instruktorea 1944an, irakasle laguntzailea 1948an, irakasle elkartua 1960an eta irakasle titulatua 1967an. Azken hamarkada hartan ere, Psikologia saileko buru izan zen.

1950. hamarkadan Fed Keller eta William Schoenfeldek Skinnerren konduktismoan oinarritutako formazio programa bat ezarri zuten. Hefferline programa honetan jardun zen hamar urtez buru belarri. Formakuntza honekin batera, ikuspegi berri batek piztu zion interesa: jokaera kontrolatzen duten beste jokaeren inguruko afera. Ikuspegi berri hau izan zen Gestalt Terapia liburuan islatu zuena: egoera zehatzetan egitura muskularrak izan dezakeen garrantzia.

Hefferline, Perlsen paziente bihurtu zen 1946 inguruan, bestetik, handik bi urtera, Perlsek sorturiko formakuntza talde txiki batean sartu zen New Yorken.

Columbiako irakasleen egutegian, 1973ko martxoaren 29an, hau idatzi zuen Hefferlinek:

Fritz Perlsekin bilera.

Liburu berdinak irakurri ditugu eta ikusmira handia sortzen digu alderdi somatikoak. Perlsentzat, neurosia, beharrezkoa ez den ihes egiteko joera da.

Aurrez esan bezala, Hefferline Gestalt Terapia liburuan eta bereziki Gestalt Terapia munduan eragin handiko pertsona izan da. Gestalt Terapia liburuan pasarte bat idatzi zuen, zeina muskulu-tentsio kronikoak modu objetiboan alboratzeko saiakeratzat ulertu daitekeen. Dena dela, Hefferline izatez konduktista zen, bai Gestalt Terapia ezagutu aurretik eta ostean ere. Halaber, ez zuen Gestaltarekin zerikusirik zuen ezer gehiago argitaratu .


2009/06/25

Karen Horney Biografia


Karen Horney

(1885- 1952)

1885eko irailak 16an jaio zen, Hamburgotik gertu, Alemanian. Bere gurasoak Clotilde eta Berndt Wachels Danielson ziren. Aita, Berndt, ontzi kapitaina (Di Caprio, 1997), gizon erlijiotsua eta autoritarioa zen eta ama, Sonni, ezaguna, hiritarragoa eta Berndten bigarren emaztea. Karenek anaia zaharrago bat zuen, aita bezala Berndt izenekoa, aitaren aldetik zituen anaiordeei bezala, bihotzez maitatu izan zuena.

Bere haurtzaroan zehar, Horney-k uste zuen bere aitak nahiago zuela bere anaia zaharra Berndt. Ez zen horrela ordea, garaiko ontzi kapitainek ez bezala, aitak opari ugari ekartzen baitzizkion eta gainera hiru bidai luzetara berarekin eraman zuen. Hala ere, aitaren maitasunik gabe sentitu izan zenez, amari atxikitu zitzaion modu berezi batean.

Bederatzi urte zituenean bere bizi estiloa aldatu zuen, antsiati eta bihurri bihurtuz. Ezin izan zenez polita sentitu, azeri bilakatzea erabaki zuela aipatu zuen (Boeree,1997), bera neska polita izan arren. Garai honetan bere anaiarekin maitemindu zen eta anaia, horretaz konturatzean, neskatoarengandik aldendu zen. Gertakizun honek depresio handi batean murgildu zuen Karen, bizitza guztian zehar mantenduko zen arazo bilakatu zelarik.

Helduaro haseran estresaldi urte batzuk igaro zituen. 1904ean bere ama bere aitarengandik banandu zen eta Karen-en eta Berndt-en zaintzaren ardurapean utzi zuen. 1906ean medikuntza eskolan hasi zen, bere aitaren nahien eta garaiko gizarte politikaren iritzien aurka. Bitartean, Karen-ek Oscar Horney, zuzenbide ikasle zena ezagutu zuen eta 1909an ezkondu egin ziren. Hurrengo urtean, 1910ean, Karenek Brigitte izeneko haurra izan zuen, eduki zituen hiru alabetatik lehena. Karen, bere aitaren berdina zen gizon batekin ezkondu zen; Freudek aurresan ahalko zuen bezala. Oscar, Karenen aita kapitaina bezala, agintaria eta estriktoa zen bere alabekin. Karenek ez zuen horretan eskuhartu, nahiz eta ez egon ados horrekin. 1911an bere ama, Sonni, hil zen. Beraz, kolpe indartsu hauen ondorioz, psikoanalisian murgildu zen (Boeree,1997).

Karen eta bere alabak Oscarren etxetik beste etxe batera aldatu ziren 1926an eta lau urte geroago EEBB-etara joan ziren, Brooklyn-era hain zuzen ere. Garai horretan Brooklyn munduko hiriburu intelektualena kontsideratuta zegoen, Alemaniako judu errefuxatuen eraginagatik. Bertan Erich Fromm eta Harry Stack Sullyvan intelektualen lagun egin zen, azken honekin erromantze bat izan zuelarik. Bertan, edukitako psikoterapeuta experientzietan oinarrituta, neurosiari buruzko bere teoriak garatu zituen. 1932an Chicago-ko Institutu Psikoanalitikoko zuzendari izendatua izan zen. 1934an Nueva York-eko Institutu Psikoanalitikoaren parte izatera heldu zen. Bere lehen lan garrantzitsuenetarikoa “Gure garaiko nortasun neurotikoa” 1937an argitaratua izan zen (Boeree,1997).

1922 eta 1935 urte artean K. Horney-k hamalau lan idatzi zituen. Lan hauetan Freuden tendentzia antifeministaren aurka agertzen zen eta diferentzia sexualetan eta psikologia femeninoan determinante sozialak gainjartzen zituen biologikoen aurrean (Hothersall,1997). Arrazoi honengatik Horney-k 1941ean Psikoanalisiaren Aurrerakuntzarako Asoziazioa sustatu zuen eta 1942. urtetik aurrera Nueva York-eko Unibertsitatean irakasle izan zen. 1945ean “Gure barneko Gatazkak” idatzi zuen eta 1950ean “Giza Garapena eta Neurosia” (Heartfield, 2000).

Karenek bere heriotzaren egunerarte, 1952ko abenduak 4a, praktikatu, irakatsi eta idatzi zuen (Kannel, 2000). “Psikologia Femeninoa”, bere azken liburua, 1967an argitaratu zen, bere heriotza eta 15 urte geroago. (DiCaprio, 1997).

2009/06/18

Victor Frankl Biografia


Victor Emil Frankl

(1905- 1997)

Vienan jaio zen, 1905eko martxoak 26an. Unibertsitateko ikasle zenean eta gizarte gaztedi organizazioetan murgildua zegoenean Frankl psikologia arloaz interesatzen hasi zen.

1930ean medikuntzako doktoratua atera zuen eta suizidio intentuak zituzten emakumeen tratamendurako dedikatutako sala bat asignatu zioten. Naziak boterera iritsi zirenean, 1938an, Frankl Rothchild Hospitaleko, garaiko hospitale judu bakarra, Neurologia departamentuko buru zen.

Baina 1942an, bera eta bere gurasoak, Pragatik gertu zegoen kontzentrazio kanpo batera deportatuak izan ziren, “Theresienstadt-era” hain zuzen ere.

Frankl lau kontzentrazio kanpotan egon zen, Auschwitz-ekoan ere, 1942 eta 1945 urteen artean eta Holokaustoa gainditu zuen, bere guraso eta familiarrek ez bezala, kanpo hauetan heriotza aurkitu baitzuten.

Jasandako min eta oinazeen ondorioz, Frakl-ek psikoterapiarako gerturapen iraultzaile bat garatu zuen.

1945ean Vienara bueltatu zen eta berehala “Viena Policlinic Hospital-eko” Neurologia Departamentuko buru egin zuten, 25 urtetan posizio hori mantenduz. Neurologiako eta psikiatriako irakasle ere izan zen.

Analisis existentzialari eta logoterapiari (psikoterapia) buruzko bere 32 liburuak, 26 hizkuntzatara itzuliak izan dira eta 29 doktoratu lortu zituen munduko unibertsitate ezberdinetan.

1961etik aurrera EEBBetako Harvard, Stanford, Dallas, Pittsburg eta San Diegoko unibertsitateetan irakasle izan zen.

“Ameriketako Psikiatria Elkartearen” Oscar Pfister saria irabazi zuen eta europako herrialde ezberdinetako ohoreak ere jaso zituen.

85 urte bete bitartean Vienako Unibertsitatean irakatsi zuen.

Victor E. Frankl 1997ko irailak 3an hil zen, bihotzak huts egin zionean, bere emazte Eleonore eta alaba Gabriele Frankl-Vesely utziz.

2009/04/29

Fritz Perls Biografia



FRIEDRICH SALOMON PERLS

(1893-1970)
Terapia Gestalt-en fundatzailea

1893ko ekainaren 8an jaio zen, Berlin inguruko ghetto judutar batean. Hirugarren eta azken semea izan zen, bi nesken ondoren, Else eta Grete. Bere aita, Nattan, ardo banatzailea zen, merkatalgoaren bidailari eta mazoi, denbora asko pasatzen zuen etxetik kanpo eta betidanik izan zuen erlazio txarra bere seme bakarrarekin. Bere ama, Amalia, judutar praktikari, burgesia txiki batetik zetorren. Bere semearengan eragin handia izan zuen, opera eta antzerkiari zion pasioa transmitituz, bere gurasoen erlazioari dagokionez, Fritz-ek bere autobiografian, zera idatziko du: “ nire gurasoak judutarrak ziren “asimilatuak” bereziki nire aita. Honek esan nahi du, alde batetik bere iraganaz lotsatzen zela eta bestetik, tradiziozko ohitura batzuk mantentzen zituela; Jai egunetan tenplura joaten zen, bada-ezpada jainkoa nonbaiten ote zegoen edo. Nik, jasan nezakeen hipokresi hau eta gutxira ateo egin nintzen... nire aitak, ama gorrotatzen zuen eta beste emakumeak maitatzen zituen, irakasle mazoi-era jolastuz. Jendearen aurrean biak adiskidetsu bezala agertzen ziren”.

Oso ikasle ona izan zen baina lan gutxi egiten zuen eskolan. 13 urte zituela bota egin zuten bere jokabide ezegokiarengatik. Orduan bere aitak denda batean lan egitera behartu zuen ikasle bezala. Beraien arteko erlazioak okertzen joan ziren. Bere aita hil zenean, ez zen joan hiletara.

Berriro ikasten hasi zen baina eskola liberal batean, Askanische Gymnasium izenekoan, humanista zen ikaslego batekin; bertan hasi zen antzerki munduarekin harreman zuzenago bat izaten, gerora handituz joan zelarik. Nerabezaroan izan zuen elkar aurkitze garrantzitsuenetako bat, Max Reinhardt zuzendariarekin izan zen, Deutsches Theater-eko zuzendaria, berarengandik jaso zituen klaseak.

Medikuntzako ikasketak hasi zituen eta 14ko gerra deklaratu zenean, bihotzeko gaixotasun bat zela eta, soldaduzkatik aske gelditu zen. Hala eta guztiz ere, 1915ean hogeitazortzi urterekin, Gurutze Gorrian parte hartu zuen bere gogoz Belgikako frentearen alde. Urtebete beranduago, frente berdineko talde batean aritu zen mediku lanetan. Gerra, bere bizitzan izandako esperientziarik txarrenetako baten moduan deskribatu zuen. “Bizitza Hilotz hobien agonia da: Bizitzeko beldur, hiltzeko beldur. “La vida en la agonia de los fosos: horror de vivir, horror de morir”. Beranduago bere lagunik hoberena hil zen, Ferdinand Knopf.
1920ean Berlineko Frederick Wilheim unibertsitatearen bidez Medikuntzako doktore tituloa jaso zuen. Neuropsikiatrak, ezker politikarekin eta artista bohemioekin izan zuen harreman estua. Friedlandre filosofoak eragin handia izan zuen berarengan, “Filosofia niretzako hitz magikoa zen, bakoitzak ulertu beharrekoa, bere burua eta mundua ulertu ahal izateko, nahasmenerako antidotoa”.

1923tik aurrera bere bidaia hasi zuen. Perls, beste gauza guztien gainetik bidaiari bat izan zen. Estatu Batuetara bidaiatu zuen lehen aldiz bere ezagutza eta lanbidea zabaltzeko asmotan, baina herrialdearekin izan zuen desengainua zela medio azkar itzuli zen. 

1925ean, hogeita hamabi urterekin oraindik bere amaren etxean bizi zen. Aldi neketsua eta ez ziurra izan zen berarentzat. Lucy ezagutu zuen, bere lehenengo erlazio garrantzitsua. Hurrengo urtean Karen Horneirekin hasi zuen bere lehenengo analisia, eta honekin erlazio estu bat izan zuen bizi guztian zehar. Psikoanalisiarekin liluratuta, analista bilakatzea pentsatu zuen.

Frankfurtera joan zen 1927an, bertan Kurt Goldsteinen laguntzaile bezala lan egin zuen urte betez; mediku gestaltista zen eta pertzepzio arazoak zituztenen garun lesioak ikertzen zituen zehazki. Bertan bere emaztea (Lore Posner, ‘Laura’), izango zena ezagutu zuen, berau ere kolaboratzaile lanetan, bertan eraiki zen beraien harteko erlazio profesional eta sentimentala. Beste psikoanalista batekin jarraitu zituen bere analisiak, Clara Happel-ekin hain zuzen, eta Vienan jarri zen bizitzen bere lehenengo gaixoei kasu egiteko, Helen Deutsch eta Hirsmanen gainbegirapean.

Berlinetik bueltan, 1928an, bere analisiarekin jarraituz psikoanalista bezala finkatu zen Eugen Harnikerekin, hau psikoanalista hungaro ortodoxoa zen. Hurrengo urtean, Abuztuak 23an, Laurarekin ezkondu zen, berak 36 urte zituela eta Laurak 24. K. Horneiren kontseiluari jarraituz, bere laugarren analisia hasi zuen, Wilhellm Reichrekin, begirune handia izan zion eta denboran zehar adiskide izan ziren. 30. hamarkada hasieran Hittler gorenera igo zen. Fritzen ideiak zirela eta, fila anti-faszistetan militantzia egitera behartu zuten eta ondoren ihes egitera.

Urtebetera bere alaba jaio zen, Renate. Otto Flenichel-en ikuskapenean jarraitu zuen lanean.

1933an naziek atxilotu ez zezaten, muga zeharkatu zuen Herbeheretara, bere familia Lauraren gurasoen etxean utziz denbora batez, Alemaniako hegoaldean. Amsterdamen elkartu ondoren, denboraldi ekonomiko txar bat pasatu zuten. Bertan, Karl Landanner-ekin batera lan egiten zuen, hau, beste errefuxatu bat zen eta honela mintzo zen beretaz “... gizon goxoa eta sistema freudianoa errazago ulertarazteko ahal zuen guztia egin zuena...”. Ernest Jones-engandik, garai hartan jarraituak izan ziren psikoanalista judutarren alde egin zuena bezala gogoratzen zuen. Jones-ek Hego Afrikara joateko gomendatu zion 1934-ean, gainera psikiatra bezala lanpostu bat lortu zion Johanesburgon eta bere autobiografian dioenaren arabera, ongi etorri ona izan zuten. Laurarekin eta biek Hego Afrikako Psikoanalisi Institutua eraiki zuten. Honekin batera hobekuntza ekonomikoa izan zuen eta profesionalki ezagutua izatea lortu zuen, gerraren iskanbiletatik hurrun.

1935ean bere bere bigarrengo semea jaio zen Steve.

Ezinbesteko urtea izan zen 1936-koa, esusteko handia hartu bait zuen psikoanalisiaren aldetik baino momentuko psikoanalisten partetik. Txekoslobakiara joan zen Psikoabnalisiaren Nazioharteko kongresu batetara, Marienbad-en. Lan bat eraman zuen “aho errezistentzia”-ri buruzkoa eta ez zen oso ongi onartua izan. Freud-ekin hizketaldi labur bat izan zuen eta berataz zuen irudia kontutan harturik, pertsona hotza eta distantea iruditu zitzaion. Nahigabetuta itzuli zen.

1942an bere lehenengo lana argitaratu zuen. “Ego, Hambre y Agresion” Durban-en, naiz eta Laurak aktiboki parte hartu ez zen koautora bezala ere azaldu.

Bigarren Gerrate Mundiala hasi zenean, mediku bezala hasi zen armadan lanean. Ejertzituaren psikiatra izango da lau urtez. Honek, Laura eta bere seme-alaben arteko banaketa ekarri zuen.

Berrogehitamahiru urterekin, zeraman bizi burgesas nazkatua, 1946an dena utzi eta Estatu Batuetara joan zen. Karen Jorneik laguntzen dio Nueva York-en instalatzen. Erich Fromn eta Clara Thompson-ek, Willian Allanson White Institutuan sartu zuten.

Ipar Ameriketako psikoanalistek ez zuten ongi honartu. Inguru kontrakulturalwetan ibiltzen zen eta bertan Paul Goodman, Merce Cunninhan, John Cage eta Living Theatre-ko fundatzaileak Julian Beck eta Judith Malina ezagutu zituen. Urte bat beranduago Laura eta bere seme-alabak berarekin bizitzera joan ziren.

1950.urtean, “Zaspiko taldea” bezala ezagutzen den taldea osatu zen: Fritz Perls, Laura Perls, Paul Goodman, Paul Weisz, Elliot Shapiro, Silvester Eastman eta Isadore From. Geroago, Ralph Hefferline eta Jim Simkin batu zirelarik.

1951-ean “Gestalt Theraphy” ( Gestlt Terapia) argitaratu zen, Paul Goodmanek idatzia ( 2.zatia) eta Heifferlinek (1.zatia).

Urte bat beranduago Perls familiak “Gestalt Institute Of New York” fundatu zuten eta hurrengo untean beste bat Cleveneland-en. Fritz-ek Laura eta bere kolaboratzaileei pasa zien errespontsabilitatea eta bitartean ingiruko herri guztietan zehar bidaiatu zuen taldeak eta Gestalt Terapiaren erakusketak eginez. Fritz-ek Laura eta bere kolaboratzaileekin desakordioak izaten hasi zen Gestalt terapiaren ortodoxia zela eta. Cleveland-en gestaltisten bigarren generazioa sortu zen: Joseph Zinker, Erving eta Mirian Polster...

1956anLaura utzi zuen (inoiz legalki) eta Miamira erretiratu zen. Hirurogehitahiru urte ditu eta bihotzeko arazoak ditu. Urtebete beranduago Marty From ezagutu zuen, bere bizitzako hirugarren emakumerik garrantzitsuena, erlazio hau dela eta animatu egingo da. Bi urte iraungo ditu bidai hartean gestalta zabaltzeko asmotan.

1958An Marty-rengandik banadu eta Californiara joan zen. Van Dusen-ekin , San Franciskon eta Jim Simkin-ekin Los Angelesen, kolaboratu zuen.

1962An urtebeten mundu osoan zehar bidaiatuz ibili zen. Israel-en egon zen (Ein Hod, artista komuna baten) eta Japonian (bi hilabetez zen-a irakatsi zioten Daitokuji Monastegian, Kioton). Israel-en izandako egonaldian, aldaketa handia suposatu zion bere bere buruarekin frogatu zuen LSD-aren efektuei buruzko lan sistematikoa zela eta.

1964Ean Esalen-en instalatu zen. Hilabete batzuk lehenaho Michael Murphy, finkabainuetxeko heredatzailea eta Dick Price biak Alan Watts-en jarraitzaileak ezagutzen ditu eta “Centro de Desarroyo del Ptencial Humano” proiektua sortzea nahi zutelarik. Naiz eta bere lehenengo bixitaldian ez zitzaion lekua gustatu, bertako rresidentea izatea eta Gestalt Terapiaren erakusketak egitea onartzen du.

1965.urtean Fritz-ek hirurogehitahamabiurte ditu eta osasunez oso gaizkin aurkitzen da. Ida Rolf-ek lagunduko dio hobetzenh, bere ariketen bitartez. Bere lanak ezagunak egiten dira. 1966An bere etxea eraikitzen du “La casa de la media luna”.

1968An bere jeloskortasuna, Esalen.-eko kideen ospea zela eta /(Wshutz, Virginia Satir...) Nixoneko politikarekin batera Esalen ustea “gomendatzen” diote eta Kanadara joatea. 1969An “Gestalt Teraphy Verbatin” argitaratzen da eta geroago bere autobiografia “Dentro y fuera del tarro de la basura”. Esalen-en, Gestalt Terapia bere lau jarraitzaileen eskuetan usten du: Dick Price, Claudio Naranjo, Bob Hall eta Jack Dowming.

1969An Lago Cowichan-en (Isla de Vancouver), Gestalt Institutua sortzen du. “Kibbutz gestaltikoa” deitzen dio eta Esalen-etik hogehitamar bat jarraitzaile etorriko zaizkio (Teddy Lyon, Barry Stevens, Janet Lederman batzuen artean). Abenduan europara bidaitzen du oso gaixorik.

Hurrengo urtean otsailean Ameriketara bueltatzen da osasunez oso gaiski. Txikagoko, Weiss Memorial Hospitalean Ingresatzen du. Laura bisitan joaten zaio. Operatua izan ondoren, martxoaren 14ean hiltzen ad bihotzekoak jota. Autopziak dio, pankreaseko minbizia zuela.

Garaiko hippiak beraitako guru bat bezala agurtzen dute.

2009/04/07

Gestalt Zahar eta Berria. Claudio Naranjoren esaldiak.

1.- Oraina bizitzea, hau da, kezkatu zaitez gehiago orainaz, iraganaz edo etorkizunaz baino. 

2.- Hemen bizi, hau da, erlazionatu zaitez gehiago badagoenarekin, ez dagoenarekin baino. 

3.- Utzi irudikatzeaz: Erreala dena experimentatu. 

4.- Beharrezko ez diren pentsamenduak baztertu: Eseri eta behatu. 

5.- Espresatu ezazu, manipulatu, azaldu, azalpena eman edo juzgatu ordez. 

6.- Ez ezazu murriztu ohartzea. Desatseginera eta minera entregatu zaitez plazerrera bezala. 

7.- Ez ezazu behar izanik edo beharko nukeenik onartu, zurea dena izan ezik; Ez gurtu inongo irudi zehazturik. 

8.- Arduratu zaitez osoki zure ekintza, sentimendu eta pentsamenduez. 

9.- Onartu zaitez zaren bezala. 


"Gestalt zahar eta berria"

Claudio Naranjo

Orain

Hemengo orain hau da existitzen den une bakarra. 
Atzo izan da dagoeneko. Bihar oraindik ez da.
Hemen eta Orain erabaki dezaket, ibili, hitz egin, ixildu...
Hemen eta orain gonbidatzen zaitut zure erantzunak bilatzera. 
Oraindik hasi ez bazara, hau da unerik hoberena. 
Desberdintasuna, erantzuna eta bidea bakoitzaren barnean dago. 
Gure burua deskubritu, ezagutu, jakin Zein naiz benetan?